DESKRIBAPENA

Jarduera fisiko eta kirolen  zientzietako lau gazte gara, amankomunean euskal pilotari buruzko interesa dugunok. Hau ikusita, aurkezten dizuegun proiektua aurrera eramateko erabakia hartu dugu.

Gure ideia euskal pilota sustatzea eta espezialitate ezberdinak aisiaren bitartez  gehiago ezagutaraztea da. Horretarako "pilota festa" deituriko jaiak ospatuko ditugu. Lau jai egingo ditugu 2016ko udan zehar (Gazteizen, Bilbon, Iruñan eta Donostian). Jai hauek hiri hauen frontoietan burutuko dira (Zubieta salbuespena izanda). Jaiak egin ahal izateko, udaletxeen laguntza eskatuko dugu, beraz, antolatzailea erakunde publiko bat izango da.



Gure asmoa familia osoarentzat bideratutako ekitaldia izatea da, festa eguna ez da lehiaketak egiteko, euskal pilota hobeto ezagutzeko eta ondo pasatzeko baizik. Horretarako, espezialitate ezberdinekin jolas ezberdinak landuko ditugu.




Festen egitura:

Festak igandean izango dira, 9etan hasiko dira eta 16:30tan amaituko dira. Esan dugun moduan, aipatutako hirien frontoietan izango dira. Frontoietan taldeak egingo dira eta talde bakoitzak lau tailer burutu beharko ditu.

Tailerrak ordu bateko iraupena izango dute eta honakoak izango dira:

  • Takoak egiteko eta jartzeko tailerra
  • Pilotak egiteko tailera
  • 1.espezialitatea*
  • 2.espezialitatea*
* Espezialitateak ezberdinak izango dira festa bakoitzean.

Talde bakoitzak hirugarren tailerra burutu ondoren, bazkaria eskeiniko zaie. Bazkari hau lurraldearen ohiko janaria izango da. Ondoren, atsedenaldi bat egongo da eta amaitzeko taldeei geratzen zaien tailerra burutuko dute. 



Egun osoan zehar, musika egongo da giroa animatzeko. Gainera, Festa bakoitzaren atsedenaldian, txapelketa profesionaleko hurrengo jaurdunaldiarako 5 sarrera zozketatuko dira, aurretik, izena ematean egokitutako zenbakiarekin.