ESPEZIALITATEAK

Hona hemen landuko ditugun espezialitateak:

  • Gomazko paleta


Gomazko paleta, Gasteizko pilota festan jorratuko den espezialitate bat izango da, pala-paletako jokamoldeen barnean dagoen espezialitatea da. Trinketean, plaza librean eta frontoi motzean jolasten den  binakako jokamoldea da.


Espezialitate honetan gomazko paleta zulatuta eta gomazko pilota erabiliko da.



  • Frontenisa

Frontenisa Mexikon sortutako joko ez-zuzeneko espezialidadea da. Honetan, erraketa bat (teniskoaren antzekoa) eta gomazko pilota arin berezi bat erabiltzen dira. Frontoi motzean jokatzen da eta binakan batez ere. Pilota erraketarekin jo behar da, ezin da atxikirik egin. Erraketa eskuz aldatu daiteke.
Pilotaren arabera fronteniseko bi mota ezberdintzen dira; olinpikoa (barruan gasa duen gomazko pilota batekin) eta aurrre olinpikoa (teniseko antzekoa baina ilerik gabekoa)


  • Zesta punta
Landuko digun beste modalitatea, gure zesta punta ikusgarria da. Xistera eta larruzko pilota baten bidez jolasten den jokamoldea. Frontoian eta plaza librean, binaka edo buruz buru jolasten da.

Xistera eskuari lotua dago jokoaren momentu oron, aurrelariak beti egiten du sakea, hau egiteko, pilota lurrean punpatuko du. Pilota hartzean ezin da posturaz aldatu, pilota hartu eta bota behar da, "atxiki luze" baten antzera, pilota xisteran punpa eginez gero, falta da.

Zesta punta jokatzeko modalitate zaila denez moldatutako jokoak egingo ditugu. Adibidez, txapa azpian saski bat jarriko da eta partaideak pilota zestarekin hartu eta gero bertan sartzen saiatuko dira. Ez da ez galtzailerik ez irabazlerik egongo.


  • Esku pilota binaka

Gazteizko pilota festaren barruan jorratuko den esku pilotaren espezialitatea da hau. Honetan jokalariak  binaka aritzen dira trinketean, frontoi motzean eta plaza librean.

  • Pala
Pilota festetan falta ezin zen espezialitatea pala da. Hau ere zesta eta abarren antzera tresna batekin jokatzen da. Euskal pilotako espezialitate zailenetakoa da pala oso estua baita eta sakea eremu barruan sartzea konplikatua delako. Horregatik, festako partaideek beste motako ariketa batzuk burutuko dituzte azpian dauden ariketak oinarri hartuta. 


  • Bote luzea
Bote-luzea  pilota jokoaren  modalitate bat da, ezagutzen direnetatik zaharrena. Gaur egungo luzeko pilota jokoen artean, esku huska jokatzen den bakarra da. Luzeko pilota jokoa denez, aurkariak aurrez aurre dihardute, eta pilotak ez du hormarik jotzen. Antzina, pilotalekua belar soroa zen (soropil edo pilota soro izenekoa), eta gaur egun plazan jokatzen da.


Modalitate honek jendearen zirrara piztuko du gutxitan jokatzen den modalitatea delako eta taldeka jokatzen denez ez da inor aspertuko.

  • 4 1/2 (esku pilota):

Pilota frontisera jotzen edo kolpatzen jolasten den euskal pilotako jokamoldea da. Esku pilotaren barneko jokamoldea da, zein aurrealdeko lau koadro eta erdian jokatzen dena (hortik datorkio izena eta joko biziaren berezitasuna). Partida bakoitzean bi pilotari aritzen dira buruz buru. Partiduak 22 tantotara jokatzen dira.

  • Xarea
teniseko erraketaren antzeko tresna batekin trinketean jokatzen den espezialidadea da. Xareko erraketa tenisekoa baino txikiagoa da, biribildutako zurezko eraztun lodi batez egina. Eraztun horri sokazko sare lasai bat lotzen zaio.tresnarekin pilota jaso eta eta eskumutur kolpez frontisera botatzen da. Erabiltzen diren pilotak larruzkoak dira, 80g inguru pisatzen dute. Jokoaren ezaugarri nagusia da pilota une batez jasotzen dela, idar eta zehaztasun handiagoz bota ahal izateko

                                 XARE PARTIDA adibidea



Pilota festetan espezialitate bakoitza lantzeko, bideotan agertzen diren ariketa motak egingo ditugu, edonork egin ahal izateko eta dibertitzeko.















No hay comentarios:

Publicar un comentario