DESKRIBAPENA

Jarduera fisiko eta kirolen  zientzietako lau gazte gara, amankomunean euskal pilotari buruzko interesa dugunok. Hau ikusita, aurkezten dizuegun proiektua aurrera eramateko erabakia hartu dugu.

Gure ideia euskal pilota sustatzea eta espezialitate ezberdinak aisiaren bitartez  gehiago ezagutaraztea da. Horretarako "pilota festa" deituriko jaiak ospatuko ditugu. Lau jai egingo ditugu 2016ko udan zehar (Gazteizen, Bilbon, Iruñan eta Donostian). Jai hauek hiri hauen frontoietan burutuko dira (Zubieta salbuespena izanda). Jaiak egin ahal izateko, udaletxeen laguntza eskatuko dugu, beraz, antolatzailea erakunde publiko bat izango da.



Gure asmoa familia osoarentzat bideratutako ekitaldia izatea da, festa eguna ez da lehiaketak egiteko, euskal pilota hobeto ezagutzeko eta ondo pasatzeko baizik. Horretarako, espezialitate ezberdinekin jolas ezberdinak landuko ditugu.




Festen egitura:

Festak igandean izango dira, 9etan hasiko dira eta 16:30tan amaituko dira. Esan dugun moduan, aipatutako hirien frontoietan izango dira. Frontoietan taldeak egingo dira eta talde bakoitzak lau tailer burutu beharko ditu.

Tailerrak ordu bateko iraupena izango dute eta honakoak izango dira:

  • Takoak egiteko eta jartzeko tailerra
  • Pilotak egiteko tailera
  • 1.espezialitatea*
  • 2.espezialitatea*
* Espezialitateak ezberdinak izango dira festa bakoitzean.

Talde bakoitzak hirugarren tailerra burutu ondoren, bazkaria eskeiniko zaie. Bazkari hau lurraldearen ohiko janaria izango da. Ondoren, atsedenaldi bat egongo da eta amaitzeko taldeei geratzen zaien tailerra burutuko dute. 



Egun osoan zehar, musika egongo da giroa animatzeko. Gainera, Festa bakoitzaren atsedenaldian, txapelketa profesionaleko hurrengo jaurdunaldiarako 5 sarrera zozketatuko dira, aurretik, izena ematean egokitutako zenbakiarekin. 



17 comentarios:

  1. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  2. Apa talde !
    Irizpide orokorrei dagokienez, iturri ezberdin ugari erabili dituztela ikus daiteke baina, nire ikuspuntutik iturri ezberdinak orekatuko nituzke.
    Beste alde batetik, IKT-ren lan ona ikus daiteke, sarreran musika hasten baita eta hainbat bideo gehitu baitituzte jolastuko diren jokoak azaltzeko. Batez ere, bideoak beraiek sortu izana gustatu zait.
    Blogaren diseinuari dagokionez, zertxobait gehiago landuko nuke, bloga erakargarriagoa izateko: goialdeko irudia txikituko nuke sarrerako inpresioa irudiaz gain testu garrantzitsu bat izateko, adibidez. Hala eta guztiz ere, bloga nahiko erakargarria iruditu zait idazkera eta gauzak erraz aurkitu eta ulertzeari dagokionez.
    Irizpide zehatzei dagokienez denak betetzen direla esan nezake, erreferentziei dagokienez artikulu gehiago sartuko banituzke ere.
    Orokorrean blog ona eta honen ideia erakargarria dela esan dezaket eta horregatik kalifikazioari dagokionez, 8,5 bat jarriko nieke.
    Garoa Martinez Anasagasti, 1. maila.

    ResponderEliminar
  3. • Ebaluazio irizpide nagusien oharrak: BIKAIN, hainbat liburu eta artikulu erabili dituzte proiektu hau egiteko eta gainera erreferentziak argi eta garbi daude txertatuta. Irizpideak oso ordenatuta daude, eta argi gelditzen da taldekide guztiek parte hartu dutela, bidioetan ala agertzen delako. Idatzia oso erakargarria da eta galderak ondo erantzunda daude.
    • Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak: Proposatutako jardueren deskribapena oso zehatza da. Kolaborazio lana izan da, guztiek parte hartu dutela argi dago. Gainera, nork antolatu duen ekitaldia eta proiektuaren helburua argi gelditzen da. Guztia behar den bezala bete dutela iruditzen zait. IKT baliabideak ere erabili dituzte eta.
    • Kalifikazioa (0-10): 10
    • Zuen izen abizenak eta Fakultate – maila: LEIRE AGUAYO 1. Maila JFKZF

    ResponderEliminar
  4. Blog hau oso erakargarria eta interesgarria da, ideia on bat jorratzen duena. Oso argi dago antolatuta dago eta elkarlana nabarmendu egiten da. Informazio iturri desberdinak erabili dituzte, eta gauzak argiagoak geratzeko bideoak eta link-ak gaineratu dituzte. Akats ortografikoren bat aurkitu izan dut, baina hizkuntza aberatsa eta kalitatezko da blog osoan zehar. Niri ez dit izen ematean sartzen utzi, ez dakit nire ordenagailuaren arazoan den. Hortaz gain, aipagarria iruditu zait blogak izenbururik ez izatea. Gainerako gauzak ondo daudela iruditu zait. Orokorrean blog bikaina da, horregatik 9,5ko nota jarriko nioke.
    Nayla de Andrés 1.maila JFKZ

    ResponderEliminar
  5. - Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak: Blog-a oso ongi antolatuta dago, orrialde ezberdinetan eta hauen barruan informazioa ere modu ulergarri batean azaltzen da. Erreferentzia asko erabili dituzte; web orriak, artikuluak, blog-ak, liburuak… oso ondo egina. IKT tresnak erabili dituzte, batez ere argazkiak. Espezialitateak orrialdean beraien bideo batzuk daude “pilotaren festa”-n egingo dituzten ariketa batzuk esplikatuz, kolaborazio lana ongi landu dutenaren seinale.
    -Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak: Proposatzen dituzten jarduerak oso ongi azalduta daude, programazioa taula batean azaltzen dute eta ondoren pilotaren festak lau hiriburutan banatzen dituzte. Aurrekontua atalean irabazi eta gastuen erlazioa egiten dute eta udaletxeei laguntza eskatzen diete, gastuei aurre egiteko.
    -Kalifikazioa: 9
    -Julen Garcia Leiza, JFKZ-n fakultatea 1. Maila.

    ResponderEliminar
  6. Aupa, gazteak:
    Oso lan ona egindakoa. Blog txukuna, informazio guztia eskura, aurkitzeko erraza. Hizkuntza mailaren aldetik, arazorik ez, akats gutxi. Proiektuaren helburua argi antzematen da, eta ideia bikaina iruditzen zait euskal pilota 4 hiriburu horietan zehar hedatzea. IKTen erabilera azpimarratuko nuke, blogean txertatutako abestia, exceleko taula, azalpen bideoak -ariketena-, oso ideia ona iruditu zaidana, etab. ondo landu dituzue baliabide horiexek. Kide guztien partaidetza nabaritzen da, bideoan laurak azaltzen baitira. Erreferentzia anitz erabili dituzte, blog eta orrialdeak gehien bat, nik artikulu gehiago erabiliko nituzke lana jorratzeko.
    Nire ustez, oso lan ona gauzatu dute taldekideek, beraz, bikain merezi dutela uste dut, nire kalifikazioa, 9.5 puntukoa da.
    Xabier Larrazabal, JFKZ. 1.maila

    ResponderEliminar
  7. Apa talde
    .
    Irizide orokorrei adituz lan borobila egin duzue. Informazioa iturri desberdinetatik atera duzue. Antolaketa argia da, erraz aurkitzen dira gauzak eta ondo azalduta dago.
    Itxura aldetik oso landua dago, argazki ugari... musika ere baliabide interesgarria da eta alaitasuna ematen dio.
    beharbada informazio objetibo gehiagoondo etorriko litzaioke lanari baina orokorrean oso ondo dago.
    guzti hau kontuan izanda nire nota 9 da.

    ResponderEliminar
  8. Aupa mutilak! Zuen bloga oso erakargarria iruditu zait eta uste dut oso lan ona egin duzuela. Irizpide orokorrei dagokienez, informazioa iturri ezberdinetatik lortu duzue eta nabaritzen da landuta dagoela.
    Blogaren antolaketa garbiak, informazioa erraz aurkitzea ahalbidetzen du eta horrek, erakargarriagoa egiten du irakurketa.
    Azpimarratzekoak dira erabilitako IKT.ak, hala nola, azalpen bideoa, musika... talde lana eta kideen kolaborazioa frogatzen dituztenak.
    Akats ortografikoei dagokienez, orokorrean hizkuntza aberatsa eta akats gutxikoa erabili duzue.
    Kalifikazioa: 9.5
    Unai Iglesias

    ResponderEliminar
  9. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  10. PILOTAREN FESTA
    Zuen blogaren inguruan ez daukat inongo kexarik, oso ideia ona dela iruditzen zait eta gainera irizpide guztiak bete dituzue.
    Irizpide orokorrei dagokienez, informazio iturri ezberdinak erabili dituzue eta IKT erabilera nabarmena da. Blogean sartzean musika entzuteak erakargarriago egiten du eta irudiak ere.
    Esan bezala bloga oso ondo dago, inongo kexarik ez, nire ustez 9,5 merezi duzue. Lan ona.
    ANE GOROSTEGI, 1.MAILA

    ResponderEliminar
  11. Aupa kuadrila! Jarraian doakizue blog-aren inguruko nire iritzia:

    • Ebaluazio irizpide nagusiak:
    Azpimarratzekoa da lan hau burutzeko erabili dituzten informazio iturriak anitzak izan direla, gainera, IKT dezente erabili dituzte gauzak azaltzerako garaian, baita informazio osagarri bezala ere. Argitasun zein diseinu aldetik oso txukun antolatuta dago eta erabilitako egitura ere aproposa da. Kolaborazioaren harira, haien argazki edo bideoren bat gehitzea ondo egongo litzatekeela deritzot. Bukatzeko esan, euskara garbi eta jatorrean idatzita dagoela.

    • Ebaluazio irizpide zehatzak:
    Irizpide zehatzei dagokienez, jorratu beharreko alor guztiak landu dituzte eta orokorrean lan bikaina burutu dute. Gainera, landu duten gaia originala eta interesgarria dela iruditzen zait.

    • Kalifikazioa:
    Gauzak horrela, nire kalifikazioa 9,5ekoa da.

    Izar Agirretxe Iradi, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak 1. maila.

    ResponderEliminar
  12. Lehenengo begiradatik, ikus daiteke zein bide hartuko duen blogak. Izan ere, nire ustez blog-honek alde estetiko eta deigarria alde batera uzten du, eta informazioa eskaintzen zentratzen da.
    Beraz lehenengo puntu honi, bikain bat eman beharra diot. Hainbat iturritatik jaso dute informazioa; liburu, artikulu, web orrialde etab. etatik, eta honek asko aberasten du bloga.
    Baina aldiz, ez du irakurlearentzat hain erakargarria egiten. Azken finean, blog batek informazioa eskaintzeaz gain, irakurlea harrapatzea lortu behar du, eta alderdi honetatik pixkat justu dabilela iruditu zait.
    IKT-en aldetik, bideoen erabilera egokia iruditu zait, ariketak hobeto ulertzen direlako. Eta gainera bideo hauek, argi uzten dute hainbat kidek parte hartu dutela blogean. IKT-ekin amaitzeko, eskuinean azaltzen den bideo hori, bakarrik ez erreproduzitzea gustatuko litzaidake.
    Blog-a ondo antolatua dagoela iruditu zait, atal ezberdinetan banatua dagoelako, eta informazioa bilatzea errazten duelako.
    Hizkuntzaren ikuspuntutik ere, ezin dezaket asko esan, izan ere testua ulergarria da, eta ez daude akats asko.
    Beraz, guzti hau ikusi ondoren, 8 jarriko nioke blog-ari.
    Asier Sanchez Errazkin, JFKZF 1. Maila

    ResponderEliminar
  13. 1.Irizpide orokorrak
    Lehenengo eta behin blogean musika jartzea oso detaile ona iruditu zait, puntu asko irabazi dituzue horrela! Beste alde batetik, informazio iturri desberdinak erabili dituztela ikus genezake eta IKTei dagokienez, bideo zein argazkiak ikus ditzakegu, beraz atal hau ere ondo bete duzue. Hala ere, zuek eginiko bideoren batekin askoz konpletoagoa izango litzake bloga. Blogaren antolaketari dagokionez, gauzak garbi ikusten dira, bilaketarako garaian lana erraztuz.

    2.Irizpide zehatzak
    Lanaren helburua zein den argi azalduta dago eta proposatutako jardueren deskribapena oso zehatza da. Antolatzaileak zein diren ere azaltzen dituzte eta erabiliko dituzten baliabide materialak.

    3.Aurrekoa kontuan hartuta, 8 bat jarriko nieke.

    4.Xiker LIzasoain

    ResponderEliminar
  14. Irizpide orokorrei dela eta lana ona dela begi bistakoa da. Oso ondo landuta, eta antolatuta dagoela iruditzen zait: zati desberdinak ikusi daitezke, bakoitzean nire ustez beharrezkoa den informazioa txertatu dute. Informazio iturriekin ere ez dira motz geratu, bai web-orriak, blogak, liburuak etab erabili dituzte eta. IKT tresnak ere erabiliak izan direla ikusten da, argazkiak batez ere. Bideoen erabilera ere egin dute, ekintzan egingo dituzten hainbat ariketa azaltzen dituzte “Espezialitateak” orrian; taldekideen arteko kolaborazioa ikusi daiteke.

    Irizpide zehatzei buruz, ez dut ezer asko esateko. Lana ongi idatzita dago, azalpen teknika desberdinak erabili dituzte (taula, bideoak…) eta aurrekontuaren zatia nahiko erreala iruditu zait udaletxeari laguntza eskatuz.

    Nire kalifikazioa: 9,3
    Aberto Garcia Lete, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzia 1.maila.

    ResponderEliminar
  15. Ebaluazio irizpide nagusiei dagokienez blog-a bikain antolatuta dago, informazioa modu ulergarrian azaltzen da, orrialde ezberdinetan. Informazio iturri asko erabili dituzte; web orriak, artikuluak, blog-ak, liburuak… oso egoki. IKT tresnak ere erabili dituzte, batez ere argazkiak. Beraien bideo batzuk ere jarri dituzte “pilotaren festa”-n egingo dituzten ariketa batzuk esplikatuaz espezialitateak orrialdean daude “pilotaren festa”-n egingo dituzten ariketa batzuk esplikatuaz. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruan esan behar da proposatutako jardueren deskribapena oso egokia dela, kolaborazio lana ere egokia dela esan daiteke, izan ere, nork antolatu duen ekitaldia eta proiektuaren helburua argi gelditzen da. Guztia behar den bezala bete dutelakoan nago.
    Kalifikazioari dagokionez, aurretikoa kontuan izanik nire nota ondorengoa da: 9,25
    Axier Arteaga Garayalde, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak, 1.maila.(1.E)

    ResponderEliminar
  16. Ebaluazio irizpideak
    Hasteko, ebaluazio irizpideak erreparatuz, informazio iturri motak eta kopurua aproposak iruditu zaizkit. Informazioa aurkitzeko ez dago arazorik, ongi banatu baitute atal desberdinetan.
    Irizpide zehatzak:
    Gainera, eduki bakoitzak galdera zehatz bati erantzuten dio eta, beraz, irakurtzeko erraza egiten da blog hau. Aldi berean, hizkuntzarekiko aberastasuna nabaria da blog osoan zehar ez baitaude ia akats ortografikorik. Horrek, irakurketa erraza izatea egiten du. IKT kopuruari eta motak erreparatuz, nahiko ongi daudela esango nuke. Bestalde, egiturari dagokionez, joko-ekintza ondo azaldu dute eta testuinguru aberatsa erabili dutela esango nuke. Besterik gabe, taldea zoriondu nahi nuke eginiko lanagatik, zorionak!
    Kalifikazioa: 9
    Aritz Castro , Jarduera fisikoari eta kirolari aplikaturiko zientziak 1. Maila.

    ResponderEliminar
  17. 1-Iturri ezberdinak erabili dituzte, IKT tresnak ondo erabili dituzte, blogaren diseiunua egokia da eta argitasun handia dauka. Kolaborazioa lana bideotan ikus daiteke. Gramatikalki ondo aritu dira.
    2-Irizpide zehatzak ondo azaltzen dituzte etaerreferentziak ondo idatzita daude.
    3-Azkenengo nota 8.75
    4- Josu Larraza Ansorena, JFKZ graduko lehenengo mailako ikaslea.

    ResponderEliminar